2016(e)ko irailaren 20(a), asteartea

AndoaIndarra Euskaraz

Irailaren 24an Andoainen AndoaINDARRA euskaraz eguna ospatuko da Goiko plazan.

  Goizeko 10:00etan hasita egun osoan ekintza ugari izango dira: pintxo poteoa, jokuak, erromeria, antzerkia…

  Azken datuen arabera, andoaindarren %18ak erabiltzen du euskara kaleetan zehar. Andoaindar guztien eguna izatea nahi dute; beraz, herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte, ”herriko kaleak euskaraz bustitzeko”.

  “Argi dugu gutako bakoitza euskalduna dela eta gutako bakoitzaren indarra beharrezkoa dela euskarak aurrera egin dezan”.


Beraz Irailaren 24 an Goiko plazan ikusi nahi zaituztegu!


2016(e)ko irailaren 19(a), astelehena

KROSSA

Aurreko igandean irailaren 11n hain zuzen ere, Lekunberri-Leitza-Andoain maratoia ospatu zen. Goizeko 9:00etan hasi eta 13:00 aldera bukatu zen. Maratoia, Lekunberritik Andoainera 42 km izan ziren. Maratoi erdia, Leitzatik Andoainera 26 km izan ziren eta helmuga goiko plazan jarri zen.
Parte hartze ona izan zuen eta eguraldi ona egon zen.

Haritz Telletxea, Mikel Maiza eta Unai Leal.
IKASTOLARA BUELTAN

Jada udara oso azkar pasa da eta ikastolara bueltatzeko garaia iritsi zaigu. Berriz ere eguneroko martxan hasi gara eta malda gora egin zaigu buelta.

Guretzat (Andoaingo DBH2-ko ikasleentzat),ez da ezer aldatu eta ez dugu berririk ikastolan, baina adibidez DBH1-ko ikasleak proiektu berri baten hasieran daude: EKI digitala. Egunero liburuekin lanean egon ordez, ordenagailuekin egiten dute lan-prozesu guztia.

Proiektu hau ikasmaterialean aurrera pausoa eman nahi delako sortu da, eta oso ideia interesgarria izan daiteke. Aldaketa zorrotza izango da haientzat, baina seguru gaude azkar ohituko direla.



librosypc.jpg

June Pascual, Naia Errazkin,
June Korta, Ane Izagirre eta

Janire Fidalgo.

MARTIN UGALDE LEHIAKETA
Martin Ugalde ipuin-lehiaketa da. Kurtso hasieran ospatzen da Andoainen, eta hiru eskolek hartzen dute parte; ea gure ikastolak irabazten duen zerbait! Lehiaketa ikasleen imaginazioa bultzatzeko egiten da. Sari- banaketa bastero kulturgunean egiten da  eta saria diru kantitatea izaten da. Lehiaketa Martin Ugalde idazlaria konmemoratzeko egiten da. Resultado de imagen de martin ugalde lehiaketa

SORABILLAKO FESTAK

sorabillako jaiak bilaketarekin bat datozen irudiak

Aurten ikasturte hasierarekin batera, Sorabillako festak izan ditugu.
Urtero bezala, sagardo proba, umeentzako puzgarriak, zetreria saioa, sardina jatea, kontzertua, txarangak alaitutako kalejirak eta gauza mordoa izan ditugu festaz gozatzeko, bai helduak bai umeek.
Espero dugu festetan gozatu izana.
Hurrengora arte.

Jokin Jauregi eta Ekaitz Alkorta

  ALLURRALDE KIROLDEGIAN ALDAKETAK

Erlazionatutako irudia Abuztuko hilabete guztian Andoaingo udala kiroldegiko igerilekua berritzen aritu da.
Igerilekuaren sakonera gutxitu dute eta orain 1,54 m neurtzen du. Ura aurrezteko egin dute hori. Irailak 12an,lehen aldiz jendeak igerilekura sartzeko aukera izan zuen.



June Igarategi, Haize Alaminos, Paula Baco eta Jone Goiaran
KILOMETROAK 2016

2016ko  urriaren 2an Kilometroak jaia Bergarako Aranzadi ikastolan ospatuko da. Eguna adin guztietarako aproposak diren ekintzez osaturik egongo da. Eguerdi aldera Aranzadi ikastolak OƱatiko Txantxiku ikastolari pasako dio lekukoa. Ospakizun honen helburua euskara bultzatzea eta Aranzadi ikastolari diru laguntza ematea izango da, ikastolan berrikuntzak egiteko. Badakizue, urriaren 2an denak Bergarara ondo pasatzera!

Egileak: Aizpea Oria, Irati Erbiti, Maialen Igarategi