2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

EROSKETAK ANDOAINEN


Andoaingo 113 pertsonei inkesta egin diegu, ea erosketak Andoainen egiten dituzten ala ez jakiteko. Andoainen,  % 22.3ak ezezkoa eman digu eta %77.7ak baiezkoa eman digu.

Ondorioz, jende gehienak erosketak Andoainen egiten ditu, eta gutxiengo batzuk Andoaindik kanpo. Ondorio positiboa dela iruditzen zaigu, herriko denda txikiak bizirik nahi baditugu, beharrezkoa baita erosketak bertan egitea.

EKI DIGITALA

Gure taldea kalera atera da inkesta bat egitera. Inkesta DBH-1eko proiektu berriari buruzkoa da, liburuak utzi eta ordenagailuekin lanean hasi baitira. Proiektu honi buruz jendeak zuen iritziaren bila joan ginen eta zorionez, gure jakinmina asetzea lortu dute Andoaingo herritarrek.
Hauek izan dira lortutako emaitzak:

Bai:
47
Ez:
69


Irakurzaletasuna


Andoainen 100 pertsonei galdetu diegu ea irakurtzeko ohitura zuten. Emaitzak nahiko onak izan ziren, ehuneko 61-ak irakurtzeko ohitura du eta beste  ehuneko 39-ak ez. Honek esan nahi du Andoainen irakurtzeko ohitura handia dagoela. Oso pozik gaude emaitza hauekin Andoainen irakurtzeko ohitura orainik galdu ez delako. Ea horrela segitzen duen.

KMK 16' BERGARA

Urriaren 2an kilometroak Bergaran izango dira eta inkesta bat egin dugu Andoaindik zenbat pertsona joango diren jakiteko. Inkestaren eremua Zumea kale ingurutik eta Juanita Alkain plaza aldetik izan da.
Emaitzak ez dira guk espero genituenak bezain onak izan. %67.3 pertsonek ez direla joango esan digute eta besteek, hau da, %32,7-ak, joango direla esan digute.
Inkesta honen ondorioa da Andoaingo oso herritar gutxi animatuko direla. Beraz gure ustez emaitza negatiboa da, ikastolen festa dela jakinda eta gu ikastolakoak izanik, uste genuen jende gehiago animatuko zela.



   

Ondorengo taulan emaitza zehatzak ateratzen dira:

Galdera: Joango al zara urriaren 2an kilometrotara?

BAI:
35
%32.7
EZ:
72
%67.3